XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


19 = 20-21: Finantzen aktiboen aldaketa garbia, diruzaintza izan ezik
20: Finantzen aktiboak gehitzea
21: Finantzen aktiboak murriztea
22 = 23-24: Finantzen pasiboen aldaketa garbiak
23: Zorra jaulki edo eratzea
24: Amortizazioak
25 = 18-19+22: Ekitaldiko diruzaintza-aldaketa

Erlazio-zutabearen berdintasunezko bigarren terminoak adierazten du aipatzen den kontzeptuaren jatorria.

Laburdura hauek erabili dira:


C? = Aurrekontu-likidazioaren ? kapituluko zenbatekoa.
DR = Onartutako eskubideak.
OR = Onartutako betebeharrak.

1.10 apartatuko tauletan adierazten dira 1984-1992 epealdian kontuak osatzen dituzten kontzeptu nagusien garapena eta aurreko tauletan garatutako emaitzak.

Kontzeptu horiek beltzez azaltzen dira aurreko tauletan.

Kontzeptuez gainera, kapitalaren erkaketa gordinaren eta ordaindutako kapital-transferentzien batuketaren aldaketa eta 2.2 apartatuko taularen seriean azaltzen diren udal-zerga nagusiak eta udal-tasak elkartzen dituen zerga-dirusarreren aldaketa berria ematen dira.

Horrela bada, atal honetan garatutako kontzeptuak hauek dira:

Baliabide ez-finantzarioak
Baliabide ez-finantzario arruntak
Zerga-dirusarrerak
Jasotako transferentzi arruntak
Erabilera ez-finantzarioak
Erabilera ez-finantzario arruntak
Aurrezkia
Kapital-erabilerak (FBC + TCP)
Aurtengo ekitaldiko eragiketa ez-finantzarioen emaitza
Kaxako superabit (defizit) ez-finantzarioa
Finantza pasiboen aldaketa garbia

1.11 apartatuko taulak 1.10 apartatukotik atera dira.

1.10 apartatuko kontzeptuak dira baina biztanleen arabera.

Emaitza horiek bereziki dira erabilgarriak udal ezberdinetako kontzeptuak herrialdeko guztizkoarekin, bere taldeko guztizkoarekin eta beste udal batzuekin erkatzeko.

Zalantzarik gabe, biztanle kopurua udalen gastu eta dirusarreren aldagai esanguratsuena da; horregatik, aldagai hori kontuan hartzen ez badugu, aterako zaizkigun emaitzek emango digute udalek garatutako ekonomi, finantza- eta zerga-ihardueraren beste faktore endogeno batzuen berri;

bai eta beste aldagai exogeno batzuen berri ere, hala nola: dirusarreren iturriak eta gastu beharrak.

Emaitza hauek kontuan hartuta egiten diren erkaketak, hasiera batean behintzat, esanguratsuagoak izango dira erkatzen diren udalen biztanle kopurua zenbat eta antzekoagoa izan.

Horregatik, udal guztiak biztanle kopuruen arabera sailkatu dira, eta taulen azalpen-ordena biztanle kopuruaren arabera egin da.

Era berean, 1.12 apartatuko taulak 1.11 apartatukoetatik atera dira.

1.12 apartatuko taulak lortzeko 1984-1992 epealdian Barne Produktuaren deflakatzailea ezarri diegu 1.11 apartatuko taulei.

Eta horretarako, 1990eko urtea hartu dugu oinarritzat, Estatistiken Euskal Erakundearen Ekonomi kontuak argitalpenaren arabera.

1.11 apartatuko taulen bitartez kontzeptu ezberdinetako udalen arteko erkaketa egiten dugu, eta 1.12 apartatuko taulen emaitzekin, berriz, azaldutakoaz gainera urteanitzeko erkaketa egiten dugu termino homogenotan.

2.1 apartatuko taulak 1 kapituluan azaltzen den informazioaren euskarritzat balio duen oinarrizko informazioa ematen digu.

Aurtengo ekitaldiko gastu eta dirusarreren kapitulukako datuekin lortzen dira aurreko 1.1etik 1.9ra bitarteko tauletako edukian adierazten diren 1etik 10era bitarteko kontzeptuen zenbatekoak.

Gainerako datuak, berriz, kapitulu eta emaitza horien banaketa handiago bat eginez ateratzen da.

2.2 apartatuan 1.10 apartatuan aipatutako zerga-dirusarreren azalpena adierazten da.

Zerga eta tasa nagusienak adierazten dira, ur-horniketaren gaur egungo prezio publikoari dagokionaz gainera.

Jarraian, zerga horien zerrenda osoa ematen dugu:

Landa izaerako ondasun higiezinak
Hiri izaerako ondasun higiezinak
Enpresa, lanbide eta arte ekonomi iharduerak
Trakzio mekanikodun ibilgailuak